1 Praktika.
Praktika honetan kotxe baten aurreko aldea, atzeko aldea eta ate bat desmuntatu, berriz muntatu eta doitu beharko dituzue. Horretarako tailerreko kotxeak eta erramintak erabilko ditugu. Lana egiteko hiru talde osatuko ditugu, honako hauek:
1. Jon, Ange eta Aratz.
2. Oinatz, Dani eta Mikel.
3. Julen, Yazid eta Iker.
Tailerrean egindakoari buruz, talde bakoitzak txosten bat entregatu beharko du hurrengo puntuak lantzen:
- Prozesua: Egin den lanaren deskripzioa pausuz pausu.
- Erraminta: Erabili den erraminta zein ekipamendu guztia.
- Lotura elementuak: Lana egitean topatu dituzuen lotura elementu mota desberdinen zerrenda.
Txostena entregatu aurretik ez ahaztu hurrengoak bete behar dituela:
- Portada izatea.
- Argazki egokiak erabiltzea.
- Ortografia eta garbitasuna zaintzea.