1 SARRERA

J2534 ibilgailuen emisioekin erlazioa duten ECU-en flash programazioa ahalbidetzen duen kontzeptua da, ECU-ak duen komunikaziorako protokoloa edozein delarik ere.

Helburua, erreminta bakarra lortzea da (hardwarea), Pass-trhu izenarekin ezaguna, ECU guztiekin komunikatzeko baliagarria izango zaiguna. J2534 eta ECU-aren arteko konexioa SAE J1962 konektorearen bidez egiten da. J2534 softwareak PC arrunt batera konektatzen dugu, PC honetan fabrikatzailearen Programaren Interface Aplikazioa (API) instalaturik izango du. Ordenagailuaren eta J2534 hardware elementuaren arteko konexioa gure elementuaren hornitzailearen araberakoa izan daiteke, baina orokorrean USB bitartez egiten da.

J2534 API DLL bat beharrezkoa izaten da, (eta pastrhuaren hornitzaileak heleraziko digu) PC-arekin komunikazioa ahalbidetzeko.

Onartutako komunikazio protokoloak honako hauek dira: ISO9141, ISO14230 (KWP2000), J1850, CAN (ISO11898), ISO15765 eta SAE J2610. 2005-ean J1939 ere gehitu zuten.


KONEXIOAK

Passthru sistema osatzen duten elementuei esker, erabiltzailearen aplikazioak ez du ordenagailuaren hardwarearen menpekotasunik, eta PassThru hardwareak ez du ECU- arekiko berariazko mezu menpekotasunik.

Antolaketa honekin edozein erabiltzailek J2534 Passthu hardwarearekin edozein ibilgailuen sarearekin konektagarritasuna izango du.



2 AURREKARIAK

Ibilgailuak urteekin geroz eta konplexuagoak bilakatu dira eta ia funtzio guztiak ibilgailuetan Kontrol Unitate Elektronikoek kontrolatzen dituzte. Kontrol Unitateak (ECU) gehienetan komunikazio bus baten bidez elkarrekin konektaturik daude, informazioa elkartrukatzeko.

Komunikazioetarako protokolo ohikoena CAN da, baina beste protokolo batzuk ere erabiltzen dira. Ia ia ibilgailu marka bezain beste protokolo daude.
Marka guztiek, beraien produktoak egiaztatzeko eta birprogramatzeko erremintak dituzte, eta gehienetan tresna hori garestia izaten da. Honek tailerretan marka guztietako ibilgailuen diagnosia, eta konponketak zaildu egiten ditu.

Estatu Batuetako ingurumenaren babeserako agentziak (EPA) eta Californiako Air Resources taldeak (ARB) ibilgailu fabrikatzaile guztiek salmenta osteko zerbitzua emateko baliabide amankomunak izatea bultzarazten egon dira. Automozioko Ingenieroen Elkarteak (SAE)-k J2534 estandarra sortu zuen EPA eta ARB-ren lana bultzarazteko.


3 HARDWARE ESKAKIZUNAK


J2534 hardwareak ibilgailuaren ECUa eta PC-aren arteko ate gisa lan egiten du. Passthru gailu honek, PC-tik bidalitako mezuak ibilgailuaren ECU-ak erabiltzen dituen protokoloaren arabera bidaltzen ditu.

J2534-ak jasaten dituen komunikazio protoloak hauek dira:

ISO9141
ISO14230 (KWP2000) J1850
CAN (ISO11898) ISO15765
SAE J2610
J1939 (since 2005)

PC -aren eta J2534-aren arteko konexioa

Ordenagailuaren eta J2534 hardwarearen arteko konexioa gailuaren fabrikatzaileak aukeratzen du, RS-232, USB, edota wireless interfaceak izan daitezke. Ibilgailu egilearen programazio aplikazioa ez dago hardwarearen konexioaren menpe. Honela. edozein gailu erabili dezakegu edozein ibilgailu programatzeko, marka edozein dela ere.

2 IRUDIA


J2534-aren eta ibilgailuaren arteko konexioa

J2534 hardwarearen eta ibilgailuaren arteko konexioa, SAE J1962 konektorearekin egin behar da, OBDII konektorea izenarekin ezaguna da. Ibilgalu eta J2534 gailuaren arteko kableak gehienez 5 metroko luzea izan behar du. Ibilgailu fabrikanteak J1962 konektorea erabiltzen ez badu, konexiorako beharrezkoa den informazioa ahalbidetu beharko du.

3. IRUDIA

J2534 gailuaren interfaceak J1962 konektoreari 5 eta 20 Voltio arteko tentsioa eman ahal izan beharko dio. Elikadurak konektorearen 6, 9, 11, 12, 13 edo 14 pinak erabiliko ditu eta aukera hau softwarearen bidez aukeratu ahalko da. Gehieneko elikatze iturriaren korrontea 200mA-koa izango da eta ezarpen denbora gutxienez 1ms-koa izan beharko du.

J2534 hardwareak 4Kb-ko bufferra biltegiratzeko memoria nahikoa izan behar du mezuak bidaltzeko eta 4Kb-koa jasotako mezuak gordetzeko. Eta prozesadoreak mezurik gal ez dadin abiadura nahikoa izan beharko du.


4 IRUDIA

4 SOFTWARE ESKAKIZUNAK


Ibilgailuen ECU-ak programazioa J2534 gailu batekin Ordenagailu baten bidez egiten da, ahal bada ordenagailu eramangarri batekin, Win32 sistema eragilea behar duela. (Windows 95 edo geroagoko bertsioren bat).

Ibilgailu fabrikatzaile bakoitzak API software bat erabiliko du ibilgailuen diagnosia eta programazioa egiteko.

Aplikazio honek ECU-en informazio osoa izango du. Aplikazio honek interface bat izango du, non ECU-aren arabera eta egin nahi dugun ekintzaren arabera aukeraketa ezberdinak egin ahal izango ditugun.

Marka desberdinetako ibilgailuen diagnosia eta reprogramatu nahi dituen tailerrak, marka bakoitzeko API-a izan behar du. API hau internetetik deskargatu ahal izango da edota CD edota DVD batekin instalatu beharko da. API hau nola eskuratzen den, fabrikanteen menpe eogongo da, baina fabrikatzaile gehienek tailerrari kobratuko diote Aplikazioagatik. Prezioak ezberdinak dira fabrikatzailearen arabera, urtebeteko harpidetzak 80 eta 2800 euro arteko kostea izan dezake.

J2534 erreminta fabrikante bakoitzak DLL fitxategi bat izan eskeini beharko du, fitxategi honetan PC-arekin komunikatzeko errutinak eta funtzioak egongo dira. DLL fitxategi hau ibilgailu fabrikatzailearen aplikazioan kargatzen da, horrela, J2534 erremintaren funtzioak aplikazioaren barruan dagokion funtzioekin lotzen dira. DLL fitxategiak J2534 erreminta eta PC-aren arteko konexio errutinak ere barne ditu (RS-232, USB...).

J2534 erreminta guztien helburua, J2534 arauak onartzen dituen protokolo guztiekin komunikazioa bermatzea da. Ibilgailuen fabrikanteen aplikazioak J2534- ak arautzen dituen komandoak dituzte hardware erreminta konektatu ahal izateko, edozein marketakoa izan daitekeela. Konekzioak eta inizializazioak zein protokolo erabiltzen den ematen dute. Horrela, hardware erreminta ibilgailuarekin konektatzeko gaitasuna izango du protokolo egokiarekin. PC-ko aplikazioak ezarritako protokolo horren araberako mezuak bidaliko ditu hardware erremintari, eta honek mezuak biltegiratu eta jasotako ordenean bidaliko ditu.



5 J2534 Application Programming Interface (API)

J2534 API-a komunikazio funtzio batzuk osatzen dute, funtzio hauek ibilgailu fabrikatzailearen aplikazioak eta hardware erremintak onartu beharko dituzte. PC- aren aplikazioaren komando eta mezu guztiak API-an definitzen diren funtzioen araberakoak izango dira.

taula1

Bidaltzen den lehen komandoa PassThruConnect da, honek ordenagailuko aplikazioaren eta J2534 erremintaren arteko konekzioa ezartzen du. Komando honek erabili beharreko protokoloaren informazioa du, CAN identifikadore estandarra edo ISO15765 erabiliko da. Komando honek ere komunikaziorako erabiliko den kanalaren identifikazioa barne du. Konekzioa ondo egiten bada, STATUS_NOERROR balioa itzultzen da, zeinek funtzioa ondo funtzionatu duela adierazten duen.


Mezuak bidaltzen hasi aurretik inizializazio bat egin behar da, PassThruloctl, non aldagai ezberdinak ezartzen diren.

Ordenagailuko aplikaziotik bidaltzen diren mezu guztiak egitura berdina dute: Protokolo mota (J1850, CAN, J9141), mezuen egoera jasotzea, mezuen flag-ak bidaltzea, mezuen denborazigiluak jaso (microsegunduak), byte-tan neurtutako datuen tamaina, aparteko datuen indizea, eta azkenik data byte-n array bat. 8 byte baino luzeagoa diren CAN mezuak bidali ahal dira ISO15765 komandoak erabilita, konexioan aukera hau eginda badago betiere.

Hainbat ECU-k mezu denbora tarte oso txikiarekin mezu asko bidaltzen dituzte. Iragazte funtzioa, PassThruStartMsgFilter, ezarri ahal da mezuak blokeatu edo pasa arazteko. Honek ordenagailu eta Passthru hardwarearen artean bidali beharreko mezuak txikitzen ditu.


Last modified: Friday, 13 January 2023, 10:15 AM