
Proiektu intermodular honen erronka ikasle bakoitzak bere zikloarekin lotutako interes profesional batetik abiatuta, gai esanguratsu bat hautatzea eta hura modu autonomoan garatzea da. Ikasleak gai horri buruzko informazioa bildu, antolatu eta sintetizatuko du, eta azken produktu gisa memoria labur bat eta ahozko aurkezpen dinamiko bat prestatuko ditu, euskarri digitalik erabili gabe, lanbide-testuinguru erreal batean azalduko balu bezala.
Proiektu hau ETHAZI metodologiaren 11 pausuak jarraituz dinamizatuko da. Ikasleen aktibazioa eta inplikazioa bermatzeko, dinamizazio-fasea metodologiako lehen 8 pausuetan oinarrituko da, eta modu presentzialean garatuko da 4 egunetan zehar, egun bakoitzean 2 orduko saioekin. Saio hauetan, proiektuko irakasle titularraren presentziaz gain, dagokion ordutegian klasea duten irakasleek ere parte hartuko dute, ikuspegi intermodularra eta irakasleen arteko koordinazioa indartuz.
- Irakaslea: Naiara Olabarria